Jatetxea

GureHISTORIA

Euskal zukaldaritza tradiziozkoa 1947tik
Etxe hau jatetxe izan aurretik ardandegi izan zen, bereziki kaiko itsasontziei zerbitzu emateko.
50etako urte inguruetan Juan Iturralde jaunak ireki zuen etxea jatetxe bezala (ez dakigu data zehatzik, orduko nagusiak ez zuelako inoiz eskatuko jatetxe jardunaren alta ofizialik).
Jaun hau oso ezaguna zen Alde Zaharrean eta batik bat bertako Elkarte Gastronomikoetan sukaldari gisa.
Lanbide honetan aritu aurretik izan zituen beste hainbat ogibide, eta kirol zaletasun ere, zeinen artean traineru patroiarena ere bai.

JUANITO KOJUA izena bereganatuko zuen hanka moztu behar izan ziotelarik eta horretatik (Kojua) ezizena.


GureJatetxea

Euskal sukaldaritza betikoak bereizten gaitu.
Gure produktu fresko eta garaikoen lehen kalitateak, direla barazki eta berdurak edo ehizakiak, hala nola gure etxeko gutizia bereziek. Eta, nola ez, gure arrain eta itsaskiak, portutik gure sukaldera zuzen-zuzenean ekarriak, ezin freskoagoak.

1. Jatetxearen inguruak.
Lokalak inguru desberdinak eskaintzen dizkizu bere lau jangelekin, zeinetako 3 pribatuak ditugun: 45-50 pertsonarentzako bat eta beste biak 10-12 eta 18-22rentzakoak.

2. Leku kopurua.
Denera 110 bat pertsona ingururi egin geniezaioke harrera batera, eta gure mahaiak momentuko beharretara moldatu, talde mahai luzeekin edota banketeetarako mahai borobilekin.

3. Kokapena.
Portu kalean aurkituko gaituzu, 100 metro eskasetara kaitik edo Konstituzio Plazatik, eta hurbileneko parkinga, Boulevardekoa, 2 minutura baino ez.

4. Berezitasunak.
Arrainengan eta sasoi-plateretan espezialitatea.


BIDEOA

BIDEO HONETAN, JUANITO KOJUA JATETXEA ETA DONOSTIAKO ALDE ZAHAR EDERRA IKUS DITZAKEZU.

Partekatu…

Share on FacebookGoogle+Tweet about this on TwitterEmail to someonePrint this page